viernes, 5 de febrero de 2016

                        
Eder Ruiz de Eguinok flash-back teknika erabili du bere testu eder eta xumean.


LAURA
Iruñean ikusi nuen berriro. Hor zegoen dagoeneko kilo batzuekin. Maitasun haundia nuen berarentzat, beti jolasten, borrokatzen, musuak ematen… aritzen ginen. Lehenengo aldiz han ikustean ni altuagoa nintzen eta bera baxuagoa eta horregatik pikatu zen nirekin. Orain atera ahal zuen, Carrefourera, txinoetara, tabernara pintxo bat hartzera… eta asko hitz egin genuen.

Laurak hospitalean lagun asko zeuzkan, Eneko, Mireia, Daniela… denak oso jatorrak. Batzuk anorexia zuten, beste batzuk autistak ziren… Zailena Eneko zen. Eneko oso urduria zen eta beti jotzen aritzen zen, autista zen.

Laura ospitalera joatean, ni nire lehengusuaren etxera joan nintzen berarekin egoteko eta afaltzeko nire ama eta aita Laurarekin zeudelako, horregatik, ni bakarrik ez geratzeko joan nintzen. Oso ongi pasatu genuen.


Eguraldi ona zegoen bera joatean. Nire aitak hori esatean etxean negarrez hasi nintzen pixka bat baina gero pasatu zen. Bihotzean huts handi bat nuen. Zailtasun asko geneuzkan. 

Arratsaldero joaten ziren bera ikustera.


13 comentarios: